2015-10-21

"Kultura kalean": koadernoak zintzilik

Hirugarren aldiz ospatu da Bergaran "Kultura kalean" eguna urriaren 18an, domekan.
Aurtengo saioan Bearteko kideok beste tokietako marrazkilariak gurekin marraztera gonbidatu genituen eta hogeitahamar inguru jardun genuen Fraiskozruri plazan, Bideberrin, Errekalden eta beste kaleetatik zehar marrazten.
Parte hartzaileen artean aurreko astean Maitek, Mañolek, Marik, Mertxek eta Pilik eskuz egindako koadernotxoa banatu genituen.
Goizaren bukaeran koadernotxo guztiak Frontoian zintzilikatu genituen jendeak ikusi zitzan.
Hemen lagatzen dizuet argazki batzuk. Beart elkarteko Flickr-ean gehiago ikusteko aukera dago.
----
Por tercera vez se celebró el pasado domingo 18 de octubre el "kultura kalean" en Bergara.
En esta ocasión los socios de Beart invitamos a dibujantes de otros lugares a dibujar con nosotros. Un grupo de más de 30 personas estuvo dibujando por la plaza Fraizkozuri, Bideberri, Errekalde y otras calles.
Entre los participantes repartimos unos cuadernillos hechos a mano la semana anterior por Maite, Mañole, Mari, Mertxe y Pili.
Al final de la mañana expusimos todos los cuadernos, colgados, en el frontón.
Aquí podéis ver algunas fotos. En el Flickr de Beart podéis ver algunas más.


Kultura kalean, 2015 Kultura kalean, 2015 Kultura kalean, 2015 Kultura kalean, 2015 Kultura kalean, 2015 Kultura kalean, 2015

2015-10-15

Kultura kalean 2015

Datorren domekan, urriaren 18an, Kultura kalean eguna ospatuko da Bergaran.
Aurreko urteetan bezala han izango da Beart.

Goizean, 10:30 eta 13:30 bitartean, Fraizkozuri plazan egongo gara bi proposamenekin:
- Bazkide batzuk, lanean arituko dira, bakoitza bere teknika erabiliaz.
- Beste talde batek, koadernoaetan momentuan pasatzen dena marrazten jardungo du. Ekintza honetarako koadernoetan marrazten ibiltzen diren talde ezberdientako lagunak ere gondibatu ditugu.

Koadernotxo horiek erakusgai jarriko dira 13:30etatik 14:30etara San Martin Agirre plazan.

---
El próximo domingo 18 de octubre se celebra en Bergara el "Kultura kalean". Una vez más, la asociación Beart estará también presente.

Por la mañana de 10:30 a 13:30 estaremos en la plaza Fraiskozuri con dos propuestas:
- Algunos socios realizarán sus obras in situ, con la técnica que cada uno elija.
- Otro grupo intentará reflejar el ambiente en cuadernos. Para esta actividad se ha invitado a los compañeros de grupo que se dedican a dibujar en cuadernos.

Los cuadernos se expondrán de 13:30 a 14:30 en la plaza San Martin.


Simón Arrietaren mendeurrena. Liburuaren aurkezpena eta azken ekintzak

Urriaren 8an, Donostian eta Bergaran aurkeztu zen "Simon Arrieta 1915- 1969" Miguel Angel Elkoroberezibarrek idatzitako liburua eta horrekin batera Simon Arrietaren urteurrenean antolatutako azken ekintzak datoz.

- Urriaren 8tik azaroaren 14ra, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Simon Arrietaren erakusketa antologikoa ikusteko aukera dago.
Ordutegia: asteartetik ostiralera: 16:00-20:00; larunbatean: 12:00-14:00, 18:00-20:30; igandetan: 12:00-14:00

- Urriaren 24ean, erakusketaren bisita gidatua. 18:00etan

- Azaroaren 5ean, Bergarako margolari eskolaz topaketa. Koldo Mitxelena kulturunean. 19:30etan.

- Azaroaren 20tik abenduaren 20ra.  Bergarako Aroztegi aretoan Simon Arrietaren erakusketa antologikoa ikusteko aukera egongo da.
Ordutegia: asteartetik ostiralera: 18:00-20:30; larunbatean: 11:00-14:00, 16:00-20:00

- Azaroaren 27an bisita gidatua Aroztegi aretoko erakusketan. 19:00etan.

--
El 8 de octubre se presentó en Donostia y en Bergara el libro "Simon Arrieta 1915-1969" escrito por Miguel Angel Elkoroberezibar.  A este acto le siguen otros que culminarán el centenario del nacimiento de Simón Arrieta que estamos celebrando.

- Desde el 8 de octubre hasta el 14 de noviembre, se puede visitar la exposición antológica de la obra de Simón Arrieta en el centro Koldo Mitxelena kulturunea.
Horario: de martes a viernes: 16:00-20:00; sábados: 11:00-14:00, 16:00-20:00

 -24 de octubre, 18:00 h. Visita guiada a la exposición

- 5 de noviembre, 19:30 h. Encuentro sobre la escuela de pintores de Bergara

- Del 20 de noviembre al 20 de diciembre se podrá visitar la exposición antológica de la obra de Simón Arrieta en la sala Aroztegi de Bergara.
Horario: de martes a viernes: 16:00-20:00; sábados 12:00-14:00, 18:00-20:30; domingos: 12:00-14:00

27 d noviembre. Visita guiada a la exposición